1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
88/2022 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturteari dagozkion sari bereziak esleitzen baitira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturteari dagozkion sari bereziak eman dakizkiela beren ikasketa ibilbide bikainagatik merezi izan dituzten ikasleei, zehazki, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako ikasleei (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleei. Sari horien deialdia Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak abenduaren 13an emandako 160/2021 Ebazpenaren bidez egin zen.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikasleei esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako sari bereziak, 2020-2021 ikasturteari dagozkionak.
2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.
3. Agintzea 300na euro ordain dakizkien Lanbide Heziketako goi mailan saritutako hemezortzi ikasleei, 250na euro Lanbide Heziketako erdi mailan saritutako hamalau ikasleei, eta 200na euro Oinarrizko Lanbide Heziketan saritutako bi ikasleei, abenduaren 13ko 160/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Diru kopuru horiek 2022ko gastuen aurrekontuko 422001 43100 2268 322E00 “Sariak eta lehiaketak” izeneko partidaren kargura ordainduko dira.
4. Konpromisotik askatzea exekutatu gabe gelditu den gastua, 4.200 eurokoa, diru hori 2022ko gastuen aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 422001 43100 2268 322E00 partidara itzul dadin.
5. Goi mailako ikasle sarituak 2020-2021 ikasturteko sariketa hauetara aurkezten ahalko dira, kasuan kasukora, aldez aurretik izena emanda: goi mailako Lanbide Heziketako sari nazionaletara eta ikasleen errendimendu akademikoa saritzeko Hezkuntzako sari nazionaletara, Arteetako Lanbide Irakaskuntzen modalitatean, musikaren, dantzaren eta arte plastikoak eta diseinuaren arloetan.
6. Agintzea ikasle sarituen ikasketa-espedientean ager dadila behar den eginbidea, egiaztatzen duena ikasleak lortu duela Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako sari berezia edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen sari berezia, 2020-2021 ikasturteari dagokiona.
7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
8. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
9. Ebazpen hau eta eranskina igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, saritutako ikasleek ikasketak egin dituzten ikastetxeetara eta ikasle sarituei.
Iruñean, 2022ko apirilaren 27an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.
ERANSKINA OINARRIZKO LANBIDE TITULUA IZANIK OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO SARI BEREZIA JASO DUTEN IKASLEAK |
DEITURAK | IZENA | FAMILIA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Moatazil | Mbarka | Informatika eta Komunikazioak | Bulegoko Informatika | ETI IBP |
Wu | Jiaru | Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza | Ehunezko eta larruzko gaiak konpontzea | San Juan Donibane IB |
LANBIDE HEZIKETAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, ERDI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK |
DEITURAK | IZENA | FAMILIA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Cotelo Escalera | Pablo | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Karrozeria | Donapea IBP |
Cutas | Bogdan Gabriel | Informatika eta Komunikazioak | Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak | Salesianos IB pribatu politeknikoa |
González Fernández | Mario | Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa | Produktu Grafiko Interaktiborako Laguntza | Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola |
Juaniz Chocarro | Alexia | Kimika | Kimika Instalazioa | Donapea IBP |
Larramendi Yarnoz | Edurne | Irudi Pertsonala | Estetika eta Edergintza | Burlada LH IB |
López López | Víctor | Elikagaien Industriak | Elikagaien Elaborazioa | Ega BHI |
Obando Calle | Brenda Nycole | Administrazioa eta Kudeaketa | Administrazio Kudeaketa | Cuatrovientos IB pribatua |
Otxoa Fernández | Libe | Osasuna | Erizaintzako Zainketa Lagungarriak | Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB |
Pulido Román | Iker | Elektrizitatea eta Elektronika | Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak | Salesianos IB pribatu politeknikoa |
Quintana López | Fernando | Fabrikazio Mekanikoa | Mekanizazioa | Salesianos IB pribatu politeknikoa |
Sarasa Calzado | Julen | Instalazioa eta Mantentze-lanak | Elektromekanikako Mantentze-lanak | Virgen del Camino IBP |
Sbaa Boutraba | Raid | Merkataritza eta Marketina | Merkataritzako Jarduerak | Cuatrovientos IB pribatua |
Urdaniz Vidaurreta | Oihane | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta | Hezitzaileen Eskola IB |
Yarnold Lay | Cristina Isabel | Ostalaritza eta Turismoa | Jatetxeko Zerbitzuak | Burlada LH IB |
LANBIDE HEZIKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, GOI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK |
DEITURAK | IZENA | FAMILIA | ZIKLOA | IKASTETXEA |
Alonso Martínez | Laura | Nekazaritza | Abeltzaintza eta Abere Osasunerako Laguntza | Agroforestal IB |
Apesteguía Vázquez | Alejandro | Elektrizitatea eta Elektronika | Automatizazio eta Robotika Industriala | Salesianos IB pribatu politeknikoa |
Arriazu Urtasun | Iván | Gorputz eta Kirol Jarduerak | Egokitzapen Fisikoa | ETI IBP |
Esparza González | Laura | Eraikuntza eta Obra Zibila | Eraikuntza Proiektuak | Virgen del Camino IBP |
García Ayape | Jaione | Administrazioa eta Kudeaketa | Administrazioa eta Finantzak | Donapea IBP |
Garde Vázquez | Andrés | Irudia eta Soinua | Ikus-entzunezkoetarako eta Ikuskizunetarako Soinua | CTL Formación |
González Arriola | Cristina | Merkataritza eta Marketina | Salmenten eta Merkataritzako Guneen Kudeaketa | Cuatrovientos IB pribatua |
Jiménez Cuesta | Mélany | Arte Grafikoak | Ekoizpen Grafikoaren Diseinua eta Kudeaketa | Salesianos IB pribatu politeknikoa |
Jiménez Cuesta | Christian | Informatika eta Komunikazioak | Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena | Mª Ana Sanz Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB |
Muñoz Pérez | Sandra | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Gizarte integrazioa | Hezitzaileen Eskola IB |
Osés Usarbarrena | Miguel | Instalazioa eta Mantentze-lanak | Mekatronika Industriala | Sakana LH IBP |
Rípodas Oliver | Irati | Osasuna | Aho-hortzetako Higienea | Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB |
Rivas Durán | Alexander | Fabrikazio Mekanikoa | Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa | Virgen del Camino IBP |
Rodrigues de Moraes | Alysson | Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa | Ikus-entzunezko Grafika | Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola |
Rubia Blanco | Noelia | Elikagaien Industriak | Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea | Ega BHI |
Russel | Anne Marie Mirjam | Industria Diseinua | Altzarigintza (ekodiseinua) | Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola |
Tang Arria | Daniela | Ostalaritza eta Turismoa | Sukalde Zuzendaritza | Burlada LH IB |
Vicente Ingelmo | Amaia | Kimika | Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia | Donapea IBP |
Iragarkiaren kodea: F2206148