97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, industria-lurzoruaren ordenantzaren esparruan (5. ordenantza). Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezi bat, industria-lurzoruaren ordenantzaren esparruan (5. ordenantza). Udalak berak sustatu du, ofizioz, eta Silvia Barbarinek idatzi (Arkileku SL).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko aldia iraganik, Udalak behin betiko onetsiko du, bi hilabeteko epean.

Lekunberrin, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2206214