97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa, hirigintzari buruzko araudiaren 33. eta 93. artikuluetan eta Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 8., 39., 42., 43., 44. eta 57. artikuluetan. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Itzako Udal Plan Orokorraren antolamendu xehatuaren determinazioak aldatzeko espedientea: hirigintzari buruzko araudiaren 33. eta 93. artikuluak eta Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 8., 39., 42., 43., 44. eta 57. artikuluak. Sustatzailea Itzako Udala da.

2. Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Iragarki hau, bestalde, argitara emanen da Udalaren iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Itzan, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2206282