97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Areta Hegoaldeko plan partzialaren aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2022ko maiatzaren 5eko 2022-0680 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Areta Hegoaldeko plan partzialaren aldaketa bat, lurzati bereko jarduera baimengarriak gehitzeko, Francisco Felipe García Armendárizek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2206625