97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Ronda kaleko obrak UE-R4 unitatea urbanizatzeko proiektuari gainjartzeari buruz. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2022ko apirilaren 27ko 133. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen eta jendaurrean jartzea erabaki zen kudeaketako hirigintza-hitzarmen baterako proposamena, konponbidea emateko Ronda kalea urbanizatzeko udal obrak (NA-5501 zeharbidea) Caparrosoko UE-R4 unitatea urbanizatzeko proiektuko obrei gainjartzeari.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era.

Caparroson, 2022ko apirilaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2206071