97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 98., 99., 100. eta 101. katastro-lurzatietan, bide publikoaren okupazio iraunkorrerako, arkitektura-oztopoak kentzeko. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 26an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat bide publikoaren okupazio iraunkorrerako, arkitektura-oztopoak kentzeko, jabeen erkidego hauek sustatua: Maistren kalea 3; Elizako zeharkalea A1; Joaquín Azcárate 16; eta Ermita 11. Horiek bat datoz Burlatako 2. poligonoko 98., 99., 100. eta 101. katastro-lurzatiekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2206054