97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 16. poligonoko 610. eta 611. lurzatietan. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2022ko apirilaren 29an, hasiera batez onetsi zuen Burgiko Udal planeamenduaren hiri-jarduketarako plan berezia 16. poligonoko 610. eta 611. lurzatietan. Sustatzailea Asunción Elizalde Urzainqui da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin.

Burgin, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L2206295