97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 164. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, M.ª Asunción Navarro Aguirrek sustatu duena. Xedea da araudi aplikagarria aldatzea, 1. poligonoko 164. lurzatiko beheko solairuan eraiki daitekeen gehieneko atzealdea kentzeari buruz.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2206283