97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa Irigai Auzoa karrikako 22an. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2022ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea xehetasun-azterketarako proiektua, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko Agoizko Irigai Auzoa karrikako 22. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, Irigai Auzoa karrikako 22. zenbakiko jabeen erkidegoak aurkeztua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2206656