97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

60E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Lesakako Udal Planaren aldaketa, SR-7 sektoreko UE-26 unitateari dagokiona (AR-4 eremuan), Lesakako Udalak sustaturik.

Lesakako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da, Lesakako AR-4 eremuan, SR-7 sektoreko UE-26 unitatearen erabilera globala aldatzea, bizitegi-erabileratik industria-hirugarren sektorea-merkataritza erabilerara igarotzeko, bai eta haren mugaketa aldatzea ere, kanpoan utzita 1. poligonoko 178. eta 444. katastro-lurzatiak eta 180. eta 387. katastro-lurzatien zati bat.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 629E/2021 Ebazpenaren bidez aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen Lesakako Udal Planaren aldaketa egituratzaileari buruz, UE-26 exekuzio unitateari dagokionez, Lesakako Udalak sustaturik.

Ebazpen hori 2021eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Lesakako Udal Planaren aldaketa, SR-7 sektoreko UE-26 unitateari dagokiona (AR-4 eremuan), Lesakako Udalak sustaturik.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Industria Sustatzeko Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Klima Aldaketaren Atalari eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Lesakako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza-araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 26an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2206132