97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUKO ETA IMOZKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Lehendakaritzaren 1/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, adierazten den lanpostuarekin, zeina beteko baita lan-kontratudun finko gisa; hori dena, bete dadin abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

–Administrari laguntzailearen lanpostu bat, D mailakoa, osagarriak: %15 (mailakoa) eta %1,38 (lanpostuko osagarria), hizkuntza eskakizuna: C1/EGA edo baliokidea. Lan-kontratudun finkoa.

Lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Noiz dagoen aurreikusita lanpostua betetzea: 2023-2024.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Basaburuan, 2022ko maiatzaren 11n.–Lehendakaria, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2206896