97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2022ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, eta bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea), erabaki hau hartu du:

Lehena.–2022ko lan publikoaren eskaintza onestea, honako lanpostu hauek barnean direla:

–Euskara teknikari lanpostu bat (1). B maila. Osagarriak: %20. Lan kontratudun finkoa. Euskara: C2. Lanaldia: %100.

–Basozain-informatzaile turistikoen 2 lanpostu. D maila. Mailako osagarria %12. Lanpostuko osagarria: %2,7. Euskara: B2. Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa.

–Garbiketako peoi lanpostu bat (1). E maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %8,21. Lanaldia: %41. Euskara: merezimendua.

Lanpostu horiek beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez (azaroaren 28ko 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria), behin bakarrik eta salbuespenez.

–Basozain-informatzaile turistikoen 3 lanpostu. D maila. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,7. Euskara: B2, nahitaezkoa. Aldizkako lan kontratudun finkoa.

Lanpostu horiek beteko dira oposizio-lehiaketa bidez (azaroaren 28ko 20/2021 Legearen 2.4 artikulua). Puntuazioa: 40-60.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea web-orrian, Batzarrearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Batzarreko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Ariben, 2022ko maiatzaren 12an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2207073