97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio bidez, Zizur Nagusiko Udaleko kirol-koordinatzaile eta kirol-instalazioen kudeatzailearen lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko (A maila eta euskarako nahitaezko C1 maila)

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 6an hartu erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi da izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio bidez, Zizur Nagusiko Udaleko kirol-koordinatzaile eta kirol-instalazioen kudeatzailearen lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko, A mailarekin eta euskarako nahitaezko C1 mailarekin.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak argitaratuko dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu/ eta http://www.zizurmayor.es/eu/ helbideetan, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere.

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2206595