97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Akats zuzenketa, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko deialdiarena

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak 2022ko apirilaren 26an hartutako erabakia, zeinaren bidez zuzentzen baita honetan atzemandako akatsa: 3.1 oinarriko a) apartatuan, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez Tafallako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko deialdian.

Tafallako Udalaren Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 22an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Oinarriak 2022ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 19an.

3.1 oinarriko a) letran jasotzen denez, izangaiek, besteak beste, hiru urteko antzinatasuna izan behar dute gutxienez udalerriko agente lehenaren lanpostuan, lanpostuaz jabetzen diren egunetik hasita. Baina adierazi behar da lanpostua poliziarena dela.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Ikusirik Jarraipen eta Kontrol Batzordearen data honetako irizpena, eta horrekin bat, Gobernu Batzarrak:

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.–Zuzenketa egitea kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez Tafallako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko deialdiaren 3.1. oinarriko a) apartatuan atzemandako akatsean, izangaien baldintzei dagokienez, honela:

Honela dioen lekuan:

“a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, udalerri honetako agente lehenaren lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik.”

Honako hau behar du:

“a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, lanpostuaren jabetza hartuz geroztik, Tafallako Udalaren Udaltzaingoaren zerbitzuko poliziaren lanpostuan.”

Bigarrena.–Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berria irekitzea, 30 egun naturalekoa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau epaimahaikideei, Tafallako Udaltzaingoaren Burutzari eta Tafallako Udaleko langileen unitateari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Administrazioarekiko Auzien Tafallako Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2206630