97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 11n egindako bilkuran, erabaki baten bidez onetsi zuen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza. Hona hemen erabaki horren xedapen zatia, hitzez hitz:

Lehenbizikoa.–Onestea Zangozako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):

Udala.

1. Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, 10.3 zenbakia duena plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2. Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, 10.7 zenbakia duena plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

3. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: etxezaina, plantilla organikoko 20.3. zenbakia. Maila: D. Lanaldia: %50. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4. Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, 40.2 zenbakia duena plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

5. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: eraikinen garbiketa, 60.1. eta 60.2. zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Zangozako Udalaren Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako Patronatua.

1. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: Akordeoi irakaslea, 6 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: Zeharkako Flauta irakaslea, 7 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

3. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: Biolin irakaslea, 10 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: Tronboi irakaslea, 11 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

5. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: Gitarra Klasikoko irakaslea, 12 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

6. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: Gitarra Elektrikoko irakaslea, 13 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

7. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: Musika eta Mugimenduko irakaslea, 14 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

8. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: Kantu irakaslea, 15 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

9. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: Baxu Elektrikoko irakaslea, 16 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Lanaldia: partziala. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Zangozako Udalaren Kirol Patronatua.

1. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: kiroleko koordinatzailea, 1 zenbakia duena plantilla organikoan. C maila. Lanaldia: %50. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Zangozako San Vicente de Paul Udal Zahar Etxea erakunde autonomoa.

1 Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: arduraduna, 1 zenbakia duena plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 3. Lanpostua: erizaina, 1, 2 eta 3 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Maila: B. Lanaldia: %90. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

3. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zaintzaile-gerokultorea, 3 zenbakia duena plantilla organikoan. Maila: D. Lanaldia: %85,90. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zaintzaile-gerokultorea, 14 zenbakia duena plantilla organikoan. Maila: D. Lanaldia: %84,20. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

5. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: zaintzaile-gerokultorea, 16 eta 18 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Maila: D. Lanaldia: %94,30. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

6. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zaintzaile-gerokultorea, 21 zenbakia duena plantilla organikoan. Maila: D. Lanaldia: %68,80. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Zangozako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2207021