97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DONEZTEBE

2022rako lan publikoaren eskaintza

Maiatzaren 12ko 89/2022 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Doneztebeko Udalaren 2022rako lan-eskaintza publikoa onartu zen. Hona hemen haren xedapen-zatia:

Lehena.–Onestea Doneztebeko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Liburutegiko arduraduna. C maila. Lanaldi partziala, %54,55. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: C1. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: B2 ahozkoa, B1 idatzia. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: Eskola kontzentrazioko garbiketa langileak. E maila. Lanaldi partziala, %81,83. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea merezimendu gisa baloratua. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Perkusioko irakaslea (bateria). B maila. Lanaldi partziala, %27,21. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: C1. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Txistu irakaslea. B maila. Lanaldi partziala, %20,15. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: C1. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

6.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Gitarra irakaslea. B maila. Lanaldi partziala, %63,22. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: C1. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

7.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Piano irakaslea. B maila. Lanaldi partziala, %40,78. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: C1. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

8.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Akordeoi eta Trikitixa irakaslea. B maila. Lanaldi partziala, %22,28. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: C1. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten lan-kontratudun edo administrazio-kontratudun langileei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Donezteben, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2207031