97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARASOAIN

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren maiatzaren 10eko 33/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

–Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat (1):

  • Maila: E.
  • Osagarriak:
  • Mailakoa: %18,21.
  • Brigadako arduradunaren lanpostukoa: %14.
  • Lanaldiaren luzapenekoa: %10.
  • Araubidea: lan-kontratudun finkoa.
  • Sarbidea: lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, salbuespenez eta behin bakarrik, aipatutako legearen 6. xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Barasoainen, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2206856