97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZUELO

2022rako lan publikoaren eskaintza

04/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostua:

–Zerbitzu anitzetako lanpostu bat, E maila, osagarriak: mailako osagarria: %8. Lanaldia: %33. Izaera: lan-kontratudun finkoa.

Lanpostu hori beteko da merezimendu-lehiaketa bidez (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria), behin bakarrik eta salbuespenez.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Azuelon, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2207059