2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARGUEDAS
2022rako lan publikoaren eskaintza
RE 22-077 Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:
–Administrari-ofiziala - Diruzaintzako lanpostu bat, C maila, funtzionarioen araubidekoa.
–Administrari laguntzailearen lanpostu bat, D maila, funtzionarioen araubidekoa.
Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez (seigarren xedapen gehigarria).
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Arguedasen, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, José María Pardo Ayala.
Iragarkiaren kodea: L2206893