97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

103E/2022 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz aldatzen baita Tuterako udal-mugartean beira laua egiten duen instalazio baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Guardian Industries Navarra SL da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumeneko zuzendari nagusiak urtarrilaren 13ko 0156/05 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 46E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua.

2021eko azaroaren 30ean, titularrak bi hauts-kolektore berri instalatzeko proiektua abian jartzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu zuen. Proiektu hori Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak baimendu zuen, martxoaren 13ko 73E/2019 Ebazpenaren bidez.

Adierazpen horrekin batera aurkeztutako agiri teknikoak berrikusirik, ikusi da badirela aldaketa batzuk azkenerako gauzatu den instalazioan, eta, horrenbestez, instalazioaren aldaketa baimentzeko ebazpenean ezarritako funtzionamendurako baldintza batzuk aldatu behar dira, eta ingurumen baimen integratuan sartu.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, egoki da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Ofizioz aldatzea, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketen arabera, Tuterako udal-mugartean beira laua egiten duen instalazio baten ingurumen baimen integratua (instalazioaren titularra Guardian Industries Navarra SL da). Horrenbestez, instalazioak eta jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina-neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotakoak (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Guardian Industries Navarra SLra eta Tuterako Udalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 19an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2205753