97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04297 JV/da espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Ainhoa Ruiz de Arbulo Conde.

Ibai edo errekaren izena: Anizpe.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ANIZPE-1/ 0100 / 170 / 020 / 040.

Udal-mugartea eta probintzia: Oitz (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obraren helburua da hango harri-lubeta konpontzea, 1,50 metro altu eta 15 metro luze dena. Konponketa lanetan, harria eta hormigoia erabiliko dira, horma sendotzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Oizko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko apirilaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2205885