97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

32/2022 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiteko: Jenáriz, Linte (1. fasea) eta San Marcos II haize-parkeak eta beren ebakuazio azpiegiturak (132/220 kV-ko “SET Olite” transformazio azpiestazioa eta 132 kV-ko aireko linea “SET Olite” azpiestazioraino), Berbintzana, Faltzes, Larraga, Miranda Arga, Erriberri eta Tafallako udal mugarteetan.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 1/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren “SET Olite” 132/220 kV-ko transformazio azpiestazioa Erriberrin eraikitzeko, energia elektrikoa ekoizten duten instalazioetako energia ateratzeko (SAT11109).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 2/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren “San Marcos II haize-parkea” eraikitzeko Lerinen eta Larragan, baita haren ebakuazio azpiegiturak ere (SEMSI-SCE1167).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 3/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren “Linte haize-parkea (1. fasea)” eraikitzeko Larragan, Berbintzanan eta Miranda Argan, baita haren ebakuazio azpiegiturak ere (SEMSI-SCE1166-1).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 4/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren “Jenáriz haize-parkea” eraikitzeko Miranda Argan, baita haren ebakuazio azpiegiturak ere (SEMSI-SCE1165).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an emandako 5/2021 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren energia elektrikoa ekoizten duten instalazioetatik energia aterako duen goi tentsioko linea elektriko bat eraikitzeko, Berbintzanako, Faltzesko, Larragako, Miranda Argako, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan (SAT11110).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren otsailaren 11ko 9/2022 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 14ko 10/2022, 11/2022, 12/2022 eta 13/2022 Ebazpenen bidez, instalazio horien onura publikoa deklaratu zen zehazki.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aipatutako proiektuek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Berbintzanako, Larragako, Miranda Argako,Tafallako, Faltzesko eta Erriberriko alkateei, edo horiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, dei egitea okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen Berbintzanako, Faltzesko, Larragako, Miranda Argako, Erriberriko eta Tafallako udaletxeetan, 2022ko ekainaren 20an, 21ean, 22an, 23an eta 24an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Agrowind Navarra 2013 SL enpresa onuradunari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Berbintzanako Faltzesko, Larragako, Miranda Argako, Erriberriko eta Tafallako udaletako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 31n.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2204877