97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Ikerketa, 1. poligonoko 459., 758. eta 766. lurzatien titulartasunari buruz. Jendaurrean jartzea

Puiuko Udalak, 2022ko maiatzaren 6ko ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen legez ezarritako ikerketa espedientea hastea, 1. poligonoko 459. lurzatiaren herri-titulartasuna zehazteko. Horrek 1. poligonoko 758. eta 766. lurzatien titulartasunaren ikerketari ere eragingo dio. Xedea da lurzation titulartasuna behar bezala inskribatzea udal katastroan, bai eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritako guztia betetzea ere, helburua baita ondareko ondasun eta eskubideak kontserbatu, babestu, berreskuratu eta hobetzea (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 110. artikulua).

Zuzenean ukiturik daudenei banan-banan jakinarazteaz gain, eta bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 38. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelemandua), baita horretarako prestatu den txosten juridikoarekin ere, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azter dadin eta, hala bada, alegazioak egin daitezen, bai eta eskubideak babesteko agiri guztiak aurkezteko ere.

Orisoainen, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, María Rosario Teresa Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2206699