97. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak egiteko, norgehiagokako araubidean, 2022rako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 624766.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/624766).

Deialdi honen xedea da kofinantzatzea garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak, Iruñeko lurralde eremuan egitekoak direnak, zuzendurik daudenak biztanleei oro har edo talde jakinei.

Iruñean, 2022ko apirilaren 27an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2206474