95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3347E/2022 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenean jasotako oinarriak. DDBN identifikazioa: 612616

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 4an emandako 1365/2016 Ebazpenaren bidez, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak arautzeko oinarriak onetsi ziren.

Akatsak zuzentzeko aukera aurreikusita dago bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan.

Aipatutako ebazpenaren 8. oinarriaren idazketan akats bat dagoela ofizioz oharturik, aipatutako oinarria aldatu egiten da han erabilitako terminologia zuzentzeko. Izan ere, terminologia hura ez litzateke lagungarria izanen lortu nahi den helbururako, hau da, laguntza ematea biztanle gutxiko herrietan enplegu autonomoa ezartzeko.

Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren e) letrak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 4an emandako 1365/2016 Ebazpenaren 8. oinarria zuzentzea (ebazpen horren bidez, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak arautzeko oinarriak onetsi ziren). Honela idatzita geldituko da:

Gaztelaniazko testuan “municipio” agertzen den tokian, “localidad” esan behar du.

2. Uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenaren gainerako oinarri arautzaileak bere horretan uztea, oso-osorik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko apirilaren 20an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2206011