94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. “Ribaforada II-Aguas Rodadas” aldean lurzatiak biltzeko eta ureztapena modernizatzeko lanen ingurumen inpaktuaren ebaluazioa.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9) eta Ribaforadako udaletxean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Horiek aurkezten ahalko dira Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 3. solairua, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako tokietatik edozeinetan.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan adierazitako subjektuek Administrazio Publikoarekin dituzten harremanak, nahitaez, bitarteko elektronikoen bidez izanen dira.

Dokumentazio hori euskarri digitalean ere eskura daiteke Interneten (“Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia”):

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/pb-esia-regadio-zona-ribaforadaii-aguas-rodadas

Proiektua: “Ribaforada II-Aguas Rodadas” aldean lurzatiak biltzeko eta ureztapena modernizatzeko lanen ingurumen inpaktuaren azterketa eta oinarrizko proiektua.

Sustatzailea: Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua. Nafarroako Gobernua.

Prozedura: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta.

Udala: Ribaforada.

Iruñean, 2022ko apirilaren 27an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria. Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2206019