94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-206

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2022ko apirilaren 21ean emandako Ebazpenaren bidez Tribal Trading, S.Coop., Tribal Trading, S. Coop. sozietateari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Alhama ibaiaren arroaren eskuinaldean (90124), polizia eremutik kanpo, putzu batetik ura ateratzeko, hain zuzen ere, “Ebro-Aragoiko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera” izeneko 049 lur azpiko ur-masan, Ebroren Sakangunea izeneko jabari hidrogeologikoan, 09.049.02 klabea duen akuiferoan, La Noria izeneko alderdian, Corellako udal mugarteko (Nafarroa) 6. poligonoko 596. lurzatian; gehieneko bolumena urtean 766,5 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean, berriz, 0,024 l/s-koa. Ura erabiliko da udal mugarte horretako 6. poligonoko 591. lurzatian dagoen biztanlegune hustu bateko etxebizitza bat hornitzeko (6 lagun bizi dira bertan), aipatutako ebazpenean jasotako baldintzei jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2205817