94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298., 302. eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udalak aditzera ematen du Sorladako Bake Epaitegiko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela eta lau urterako bete behar direla.

Kargu hori eskuratzeko interesa dutenek udal idazkaritzan aurkeztu behar dute eskaera, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Bake epaile izateko baldintzak arauturik daude Botere Judizialari buruzko Legean, eta hauek dira:

Espainiarra izatea.

Adinez nagusia izatea.

Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Sorladan, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2206211