94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Akats zuzenketa, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an, argitara eman zen 2022ko plantilla organikoa. Honako honen bidez, zuzendu egiten da hartan gertaturiko akatsa; hala bada, plantilla horretan jasotako lanpostu zerrendari hau gehitu behar zaio:

Lanpostua: kontu-hartzailea. Maila: B. Baldintzak: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,73. Bateraezintasuneko osagarria: %35.

Omisio akatsa ondorioztatzen da espedientetik beretik eta goian aipaturiko plantilla organikoaren iragarkitik; izan ere, B mailako kontu-hartzaile lanpostuan diharduen pertsona ageri da langileen zerrendan, baina lanpostua ez dago jasota lanpostuen zerrendan. Honako honen bidez, zuzendu egiten da omisio hori, behar diren ondorioetarako.

Erriberrin, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2206407