94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Gutxieneko zerbitzuak, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxean greba egiteko deialdia dela eta

Alkate udalburuaren ebazpena, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxean oinarrizko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeak ezartzen dituena, 2022ko maiatzaren 2tik greba orokor mugagabea egiteko deialdia dela eta.

Ikastetxea kudeatzeko kontratua duen adjudikaziodunak Udal honi jakinarazi dio greba deialdia egiteko erabakia, Lekunberriko 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako MATXINSALTO ikastetxeko langileek greba egin dezaten.

Bat etorriz Lan-harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuarekin, grebak eragiten dio, aipatu kontratuaren bidez, oinarrizko zerbitzu publiko batez arduratzen den enpresa bati.

Gutxieneko zerbitzuak ezarri nahi dira langileen greba egiteko eskubidearen eta grebak ukitutako hezkuntza-eskubidearen arteko orekarekin; hartaz, alkate honen iritziz, bermatu egin behar da babestutako eta oinarrizko hezkuntza-eskubidea 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxean. Izan ere, han 32 haur daude matrikulaturik gaur egun, aipatu den adin-tartekoak.

Ikastetxean unitate hauek daude orain: 4.

(baita errefortzuko langileen kontratazioa ere).

Ikastetxeko 4 unitateak burbuila taldetzat jotzen dira eta, hartara, nahasi gabe egon behar dute.

Kontuan hartuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.s) artikuluan xedaturikoa, alkate honi esleitzen baitio beste udal organo batzuek esleitua ez duten eskumen oro.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1.–Oinarrizkotzat deklaratzea hezkuntza-eskubidea bermatzen duen zerbitzua Udalaren titulartasuneko 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako MATXINSALTO ikastetxean. Zerbitzu hori, hain zuzen, zerbitzuak kudeatzeko kontratu baten bidez ematen da.

2.–Ondoren azaltzen diren beharrezko bermeak ezartzea: %50 (gutxieneko zerbitzuak), segurtatzeko hezkuntzarako oinarrizko zerbitzua mantentzen dela 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako MATXINSALTO ikastetxean, bat etorrarazita ikastetxeko lokaletan egonen diren haurrendako arreta segurtatzeko betebeharrarekin, bai 2022ko maiatzaren 2an, bai behar den gainerako egunetan, ikastetxe horretan greba egiteko deialdia dela eta.

3.–Hona hemen arrazoiak ebazpen hau emateko, Udalaren titulartasuneko 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako MATXINSALTO ikastetxean gutxieneko zerbitzuak ezartzeko:

–Behar den arreta ematea erreferentziako ikastetxean matrikulaturik dauden haurren hezkuntza-eskubideari, haiek zainduta, elikatuta eta seguru egon daitezen bermaturik, haien adin txikia dela eta.

–Behar den gutxienekora mugatzen da ikastetxeko langileen kopurua, 32 haurrendako arreta bermatze aldera, hezkuntza, jantokia eta garbiketa barne, eta halako moduz ezen COVID-19aren ondorioz burbuila taldetzat jotzen diren 4 unitateen bereizketa bermatuko den, horretarako errefortzuko langileak baitaude.

–Kontuan harturik neurriaren proportzionaltasuna eta ikastetxera joanen diren adingabeen hezkuntza-eskubidea eta arreta bermatu beharra, honako langile hauek ezartzen dira beharrezkotzat 2022ko maiatzaren 2rako eta grebak iraun bitarteko egunetarako, ohiko lanaldia eginez:

  • 2 hezitzaile lanaldi osoan.
  • 0 hezitzaile lanaldi erdian.
  • garbitzaile 1.
  • jantokiaz arduratzen diren 2 hezitzaile.

4.–Ebazpen hau jakinaraztea 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako MATXINSALTO ikastetxeko zuzendaritzari, behar diren neurriak har ditzan ebazpen honetan ezarritakoa betetze aldera, honako hauek adierazirik:

–Ikastetxeak behar bezala garbiturik eta desinfektaturik egon beharko du, behar diren neurriak hartuta COVID-19a dela eta.

–Greba hasi baino lehen, Udal honi jakinarazi beharko dio ikastetxean zein pertsonak lan eginen duten 2022ko maiatzaren 2an eta grebak iraun bitarteko hurrengo egunetan.

–Kontratuaren preziotik deskontatuko da greba eskubidea erabiltzen duten langileei dagokien zati proportzionala, greba egunetan ikastetxean ez baitute lan eginen.

–Ikastetxeak aditzera eman beharko die zerbitzuaren erabiltzaileei zer egoeratan emanen den zerbitzua eta zer neurri hartu diren.

5.–Ebazpen honen berri ematea langileen ordezkaritzari, behar diren ondorioetarako, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko lan arloko agintaritzari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari ere.

6.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Lekunberrin, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2206146