94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Gutxieneko zerbitzuak, Amatxi haur-hezkuntzako ikastetxeko greba deialdia dela eta

2022ko apirilaren 29ko datarekin, Alkatetzaren 2022-0060 Ebazpena eman zen, honako eduki honekin, hitzez hitz (bizilagunek jakin dezaten):

Ebazpen honen bidez, behar diren bermeak ezartzen dira, segurtatzeko oinarrizko zerbitzuak mantenduko direla 0-3 urte bitarteko haur-hezkuntzako ikastetxean, 2022ko maiatzaren 2tik aurrera egitekoa den greba orokor mugagabea dela eta.

Ikastetxea kudeatzeko kontratua duen adjudikaziodunak Udal honi komunikatu dio greba deialdia egiteko erabakia, greba egin dezaten Garinoaingo Udalaren 0-3 urte bitarteko Amatxi haur-hezkuntzako ikastetxeko langileek.

Jarraikiz Lan-harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuari, grebak eragiten dio, aipatutako kontratuaren bidez, oinarrizko zerbitzu publiko batez arduratzen den enpresa bati.

Gutxieneko zerbitzuak ezarri nahi dira, oreka izan dadin bi hauen artean: batetik langileen greba egiteko eskubidea, eta bestetik grebak ukitutako hezkuntza-eskubidea. Hortaz, alkate honen iritziz, bermatu behar da oinarrizko hezkuntza-eskubide babestua, 0-3 urte bitarteko haur-hezkuntzako ikastetxean. Izan ere, gaur egun bertan daude matrikulaturik 25 haur, aipatutako den adin-tartekoak.

Egun, ikastetxean 2 unitate daude eskola-egun osoan, eta langileak kontratatu dira errefortzurako. Ikastetxeko 2 unitateak burbuila taldetzat jotzen dira eta, hartara, nahasi gabe egon behar dute.

Kontuan hartuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.s) artikulua, alkate honi esleitzen baitio beste udal organo batzuek esleitua ez duten eskumen oro.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Oinarrizkotzat deklaratzea hezkuntza-eskubidea bermatzen duen zerbitzua, Garinoaingo Udalaren titulartasuneko 0-3 urte bitarteko haur-hezkuntzako ikastetxean. Zerbitzu hori ematen da zerbitzuak kudeatzeko kontratu baten bidez.

Bigarrena.–Ezartzea ondoren azaltzen diren beharrezko bermeak (gutxieneko zerbitzuak), segurta dadin hezkuntzarako oinarrizko zerbitzua mantentzen dela Garinoaingo Udalaren 0-3 urte bitarteko haur-hezkuntzako ikastetxean, eta, hala, bermatuko da ikastetxean egonen diren haurrenganako arreta, betebeharra baita, ikastetxe horretan eginen den greba orokorra dela eta. Greba 2022ko maiatzaren 2an eginen da, eta luzatu daiteke.

Hirugarrena.–Hona hemen ebazpen hau emateko arrazoiak, gutxieneko zerbitzuak ezartzeko, Garinoaingo Udalaren titulartasuneko 0-3 urte bitarteko haur-hezkuntzako ikastetxean:

–Behar den arreta ematea erreferentziako ikastetxean matrikulaturik dauden haurren hezkuntza-eskubideari, eta bermatzea haien zaintza, elikadura eta segurtasuna, oso txikiak baitira.

–Behar den gutxienekora murrizten da ikastetxeko langileen kopurua, 25 haurren arreta bermatze aldera, barnean direla hezkuntza, jantokia eta garbiketa, halako moduz non bermatuko baita bereizirik egonen direla COVID-19aren ondorioz burbuila taldetzat jotzen diren 2 unitateak; horretarako, badira errefortzuko langileak.

–Kontuan harturik neurriaren proportzionaltasuna, eta bermatu behar direla ikastetxera joanen diren adingabeen hezkuntza-eskubidea eta arreta, ezartzen da honako langile hauek direla beharrezko 2022ko maiatzaren 2rako eta grebak iraun bitarteko egunetarako, ohiko lanaldia eginez:

  • 2 hezitzaile lanaldi osoan (ikastetxeko zuzendaritza barne).
  • Garbiketako langile bat.

Laugarrena.–Ebazpen hau komunikatzea 0-3 urte bitarteko Amatxi haur-hezkuntzako ikastetxeko zuzendaritzari (Garinoaingo Udalaren ikastetxea), behar diren neurriak har ditzan, ebazpen honetan ezarritakoa betetze aldera, honako hauek adierazirik:

–Ikastetxeak behar bezala garbiturik eta desinfektaturik egon beharko du, behar diren neurriak hartuta COVID-19arekin loturik.

–Greba hasi baino lehen, Udal honi idatziz komunikatu behar dio ikastetxean nor ariko diren lanean 2022ko maiatzaren 2an eta grebak iraun bitarteko hurrengo egunetan.

–Kontratuaren preziotik deskontatuko da greba eskubidea erabiltzen duten langileei dagokien zati proportzionala, greba egunetan ez baitute ikastetxean lan eginen.

–Ikastetxeak aditzera eman beharko die zerbitzuaren erabiltzaileei zer egoeratan emanen den zerbitzua eta zer neurri hartu diren.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea langileen ordezkariei, behar diren ondorioetarako, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko lan arloko agintaritzari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari ere.

Seigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Garinoainen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2206199