94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2022ko apirilaren 29ko 20/2022 Ebazpenaren bidez, Patxiku Irisarri Elizagoien udal honetako zinegotziari eskuordetu zaio 2022ko ekainaren 25ean Etxalarren eginen den ezkontza zibila egiteko eskumena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Etxalarren, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2206120