94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

44E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022ko dirulaguntzen deialdia toki erakundeei trantsizio energetikorako laguntzak emateko. DDBN identifikazioa: 624682.

2030erako Nafarroako Energia Planak helburu du, besteak beste, energiaren kontsumo efizientea sustatzea, energia berriztagarriek energiaren azken kontsumoan egiten duten ekarpena handitzea, erregai fosilen erabilera murriztea, garraioan energia berriztagarrien erabilera handitzea eta komunitate energetikoak sustatzea.

Horregatik, Nafarroako toki erakundeentzako laguntzen deialdi honek deskribatu diren helburuak lortzen lagundu nahi du, hiru neurri mota hauen bidez hain zuzen: kaleko argien instalazioak eta eraikin publikoen barneko argienak berritzea, energia berriztagarrietako eta energia-efizientziako proiektuak idaztea eta komunitate energetikoak eratzea.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Toki erakundeei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2022ko deialdia onartzea.

2. Dirulaguntza arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinetan jasotzen dira.

3. Deialdi honetako konpromisoak betetzeko, honako gastu hauek baimentzea:

NEURRIA

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

1.A

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2022

300.000

1.B

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2022

300.000

2.A

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2022

100.000

2.B

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2022

100.000

3

Partida: 820001 82500 7609 425200. Toki erakundeentzako laguntzak. Plan energetikoa

2022

200.000

Zenbateko horiek partiden artean transferitzen ahal dira, horietako bakoitzaren kreditu beharren arabera, deialdiaren 5. oinarri arautzailean ezarritako irizpideei jarraituz.

Halaber, 4.000.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Diru gehigarri horren eraginkortasuna kreditu gehigarrirako baimena izatearen menpe dago, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurreko errekerimendua egiten ahal dela, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 4an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Hauexek dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 EB Zuzentarauaren helburuak (zuzentarau horren bidez aldatu ziren eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 210/31/EB Zuzentaraua eta efizientzia energetikoari buruzko 2012/27/EB Zuzentaraua):

–Berotegi efektuaren gasen isurketa %40 murriztea 1990eko mailen aldean.

–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.

–Batasunak dituen helburuen araberako aurrezte energetikoa lortzea.

Deialdi honetako dirulaguntzek xede dute zuzentarau horretan aurreikusten diren eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin bat egiten duten helburuak eskuratzen laguntzea, kaleetako argiteriaren eta eraikin publikoen barneko argiteriaren efizientzia energetikoa sustatuz, energia berriztagarrietako eta energia-efizientziako proiektuak idatziz eta komunitate energetikoak eratuz Foru Komunitateko toki erakundeetan.

Horretarako, dirulaguntzak jaso ditzaketen neurri hauek zehaztu dira (haien ezaugarriak deialdiaren II. eranskinean ageri dira):

NEURRIA

NEURRIA

1.A

Kaleetako argiteria publikoaren eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak berritzea 500 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeetan

1.B

Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzea

2.A

Energia berriztagarrien proiektuak idaztea

2.B

Energia-efizientziako proiektuak idaztea

3

Komunitate energetikoak eratzea

2. oinarria.–Onuradunak.

Goian deskribatutako neurriekin lotura duten inbertsioak egiten dituzten Nafarroako toki erakundeak izanen dira laguntza hauen onuradunak, bai eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192.2 artikuluan jasotako tokiko zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten erakundeak ere.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak, lanak burutzeko epea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. II. eranskinean zehaztutako neurrietako bakoitzean aipatzen diren jarduketak izanen dira diruz lagungarriak, Nafarroan eginak badira.

Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

b) BEZa, onuradunak berreskuratu edo konpentsatu dezakeenean. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.

2. Gauzatze-epea 2022ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartekoa izanen da. Gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean joko da egintzat jarduketa. Uko egiteagatik edo kreditua askatzeagatik emandako emakida berrien kasuan, gauzatze-epea 2022ko azaroaren 15era arte luzatuko da.

3. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntza kasu honetan handitu liteke:

Aintzat hartuko da toki erakundeek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duten konpromisoa. Erakundeei %5eko gehigarria emanen zaie baldin eta egiaztatzen badute 2022an genero berdintasuna sustatzeko IV. eranskinean aipatzen diren neurrietakoren bat hartu dutela.

Erakundeei ez zaie gehigarri hori emanen baldin eta laguntzen 2017ko, 2018ko, 2019ko, 2020ko eta 2021eko deialdietan gehigarri hori eman bazitzaien.

4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta mugaegunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

3. Laguntzen eskaeran, adierazi egin beharko da toki erakundeak ba ote duen deialdi honekin loturiko jakinarazpenak jasotzeko gaitutako helbide elektronikorik (GHEa). GHEa 8.2 oinarrian aipatutako moduan eskuratu daiteke.

4. Toki erakundeek eskabide bat aurkeztu beharko dute jarduketa bakoitzeko.

Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, agiri bereizietan eskaneatua eta izenarekin identifikatua, II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da.

5. Eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen ez baditu, organo eskudunak erakunde eskatzaileari eskatuko dio okerra zuzen dezala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

5. oinarria.–Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Plan Energetikoaren Atala) aurkezten diren eskaerak konparatuko ditu II. eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraituz, neurri bakoitzerako lehentasun hurrenkera bat ezartzeko. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen lehentasun hori ezartzea.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio altuena lortzen duten eskaerei II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte:

NEURRIA

AURREKONTU-KREDITUA

1.A. Kaleetako argiteria publikoaren eta eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioak berritzea 500 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeetan

300.000 euro

1.B. Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzea

300.000 euro

2.A. Energia berriztagarrien proiektuak idaztea

100.000 euro

2.B. Energia-efizientziako proiektuak idaztea

100.000 euro

3. Komunitate energetikoak eratzea

200.000 euro

Neurri baterako aurkezten diren eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarririk geldituz gero, beste neurri batzuetako eskaerei erantzuteko erabiliko da. Halakoetan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1.A neurria, 1.B neurria, 2.A neurria, 2.B neurria eta 3. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkera.

2. Plan Estrategikoaren Atalak II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, eta, bertan, onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko da.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza nori eman ebazteko. Ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, neurriren batean kreditua askatzen bada, honako hauei diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da:

a) Aurrekontuan behar adina kreditu ez egoteagatik dirulaguntza guztia (%100) jasotzera iristen ez diren neurri bereko jarduketetarako eskaerak. Eta horien atzetik, egoera berean dauden beste neurrietako jarduketetarako eskaerak. Kasu horretan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 1.A neurria, 1.B neurria, 2.A neurria, 2.B neurria eta 3. neurria.

b) Hori egin ondoren oraindik ere krediturik baldin badago, kreditu faltagatik ezetsi diren eskaerei helduko zaie, kreditua liberatu den neurritik hasita, eta gero, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerei helduko zaie, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

6. oinarria.–Justifikazioa eta dirulaguntzen ordainketa.

1. Onuradunek egindako inbertsioak justifikatu beharko dituzte, 3.2 oinarrian jasotako gauzatze-epea bukatu baino lehen. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 8.1 oinarrian adierazitako moduan:

a) Egindako jarduketen ordainketen fakturak eta ordainagiriak. Bi agiri horiek onuradunaren izenean egon beharko dute. Berrikuspena errazteko, fakturen zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera.

b) Onuradunak deialdi honen aurretik instalatutako energia berriztagarria sortzeko instalaziorik baldin badu, instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren xede den neurria edozein izanik ere.

c) II. eranskinean neurri bakoitzerako zehazten den dokumentazioa.

d) Dirulaguntza onesteko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2. Onuradunek laguntzari uko egiteagatik edo kreditu gehiago izateagatik ematen diren laguntza berrietan, onuradunek egindako inbertsioak justifikatzeko muga-eguna 2022ko azaroaren 15a izanen da. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute aurreko atalean adierazi den bezala (6. oinarria, 1. puntua).

3. Laguntzen organo kudeatzaileak onuradunek aurkeztutako justifikazio dokumentazioa aztertuko du, eta, dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, aurretik inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Ondoren, laguntza ordaintzeko ebazpenaren proposamen arrazoitua igorriko dio organo eskudunari, zeinean jasoko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak betetzen dituztela.

4. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du justifikatzeko agiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

7. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) 3. eta 6. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan egin eta justifikatzea dirulaguntzaren xedeko jarduerak.

b) Inbertsioaren jabetza mantentzea bost urtez gutxienez, laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunetik hasita.

c) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.

d) Jasotako dirulaguntzaren berri ematea udalaren webgunean, bai eta diruz lagundutako inbertsioak direla-eta onuradunak sortzen duen dokumentazioan ere.

e) Entitateak deialdi honen aurretik instalatutako energia berriztagarria sortzeko instalaziorik baldin badu, instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren xede den neurria edozein izanik ere, 6. oinarrian ageri den bezala.

f) II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako betebehar berariazkoak.

g) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan, emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharren bat bete ezean, onarturiko dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, laguntza %10 murriztea aurreikusi da baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa 6.1 oinarrian ezarritako epean egiten bada.

3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, baita, funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

8. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen laguntzen fitxa erabiliz (Administrazio Publikoaren eremurako zerbitzuak).

2. Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak telematikoki eginen dira, toki erakundeen gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Gaitutako helbide elektronikoa Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoaren helbide berari loturik.

9. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gastu diruz lagungarri beretarako ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin. Zehazki, indarra duen Toki Inbertsioen Planaren ekarpenekin bateraezinak dira.

Dirulaguntza bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak izateagatik, dirulaguntza baten edo guztien baturaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

10. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira (www.nafarroa.eus).

11. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete oinarri arautzaile hauen aurka, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

1. neurria.–Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoetako barneko argiteria berritzea

–1.A neurria: 500 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeetan egin beharreko jarduketak.

–1.B neurria: 500 biztanle baino gehiagoko eta gutxiagoko toki erakundeetan egin beharreko jarduketak.

1.A neurrian, 2. oinarrian adierazitako toki erakunde guztiak izan daitezke onuradun, biztanle kopurua edozein dela ere, baldin eta jarduketa 500 biztanle baino gutxiagoko toki erakunde batean egiten bada. 2022ko urtarrilaren 1eko erroldako datuak hartuko dira erreferentziatzat. Eskaera egitean, adierazi beharko dute bi azpineurrietatik zein (A edo B) eskatzen duten, ezin baita laguntza bietan eskatu.

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honen barruan jarduketa hauek sartzen dira, efizientzia energetikoa handiagoa lortzearren.

Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzeko prozesuak honako hauek biltzen ditu: ekipoak, linea eta instalazio elektrikoak berritzea, obra zibila eta obra-proiektua eta obra-zuzendaritza. Proiektuari lotutako guztizko inbertsio bat egonen da, barne hartzen dituena instalazioen egokitzapen osoa egiteko behar diren inbertsio guztiak eta dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa (hau da, egin den inbertsio guztitik zer zatitarako eskatzen den laguntza), eta hori erabiliko da puntuazioa eta jaso beharreko laguntza kalkulatzeko.

Laguntza hauen xede diren instalazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Auditoretza bat egina izatea 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, baldintza hauek betetzen dituena:

a) Gutxieneko edukia:

–Instalazioaren diagnostikoa.

–Instalaziorako proposatutako alternatibak, gutxienez hiru jarduketa azterturik teknikoki eta ekonomikoki.

b) Auditoretza-lana pertsona fisiko edo juridiko independente batek eginen du, planteatutako berrikuntza-lana gauzatzeko lizitazio fasean parte hartu ezin izanen duena.

c) Kaleetako argiteriaren gaineko jarduketen kasuan, auditoretza-lana Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundeak ezarritako protokoloari jarraikiz egin beharko da.

2. Kaleetako argiteriaren kasuan baino ez, luminaria berriek ezaugarri hauek bete behar dituzte:

a) Instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%1 izatea luminaria funtzionaletan, eta girotzeko luminarietan edo luminaria klasikoetan, berriz, instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%3;

b) Kolore tenperatura ≤ 3000 K.

c) Led motako lanparak izanen dira.

d) Erregulazio sistema izan beharko du.

3. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan xedatutakoa bete beharko da (abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), baita Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamenduan (azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) eta haren jarraibide tekniko osagarrietan (EA-01etik EA-07ra) xedatutakoa eta Led teknologia duten kanpoko argietako luminarientzat eskatzen diren errekerimendu teknikoak ere. Eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioek Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE 3 Atalean ezarritakoa bete beharko dute (“Argi instalazioen efizientzia energetikoa”), baita indarra duten gainerako legeak ere.

4. Berrikuntza lan horiek proiektu tekniko edo memoria tekniko batean, zer dagokion, aurreikusita egon behar dute, eta obra-zuzendaritza baten xede izan, betebehar hauekin:

a) Bien baturaren zenbateko osoa (diruz lagungarria) ezin da izan inbertsioaren zenbateko osoaren %10etik gorakoa.

b) Pertsona fisiko edo juridiko batek eginen du, zeinak ezin izanen baitu ondoko berrikuntza-lanaren exekuzioan parte hartu.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %60 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko:

–1.A neurria: 10.000 euro.

–1.B neurria: 30.000 euro.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskabide-orria, non instalazioaren alderdi garrantzitsuenak azalduko diren. Dokumentu horri 0 deitu beharko zaio. Eskabide-orria, efizientzia, toki erakundearen izena.

b) Toki erakundeak 2024ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Dokumentu horretan, toki erakundeak eredu energetikoa aldatzeko urtean egin beharreko jarduketak deskribatuko dira. Gutxienez, arlo hauek jasoko dira:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

4. Komunitate energetikoak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, efizientzia, toki erakundearen izena.

c) Jarduketaren aurreproiektua, non alderdi hauek zehaztuko baitira nahitaez:

–Gaur egungo egoera:

I. CM zenbakia.

II. Unitateak.

III. Erregulazio sistema.

IV. Luminaria: potentzia, GHF eta tipologia.

V. Lanpara: potentzia, kolore-tenperatura.

VI. Potentzia guztira.

VII. HPKU (Hornidura Puntuen Kode Unibertsalak).

–Auditoretzan deskribatutako proposamenetatik hautatutako alternatiba, honako eremu hauek barne hartzen dituena:

I. CM zenbakia.

II. Unitateak.

III. Erregulazio sistema.

IV. Luminaria: potentzia, GHF eta tipologia.

V. Lanpara: potentzia, kolore-tenperatura.

VI. Potentzia guztira.

–Instalazioen monitorizazioaren deskribapena.

–Energia aurreztearen justifikazioa, III. eranskinean deskribatutako metodologiari jarraikiz.

–Jarduketen aurrekontu xehatua, ongi bereiziz unitate prezioa kontzeptuka, bai eta proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzarena ere.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki erakundearen izena.

d) Argindarraren horniduraren (edo horniduren) azken faktura, jarduketaren xedeko argi-instalazioarena alegia. Kontratatutako potentzia berriarekin energiaren horniduran zenbat aurreztuko den kalkulatzeko eskatzen da faktura hori –ikus 6. ataleko a) letrako betebehar berariazkoa–.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3.1. Horniduraren azken faktura, efizientzia, toki erakundearen izena.

e) Erakunde eskatzaileak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundeak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100ean. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3.2. Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, toki erakundearen izena.

f) Toki erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.3.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3.3 Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, toki erakundearen izena.

g) Erakundearen hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKUei buruzko inprimakia, deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia erabiliz eta V. eranskineko ereduan jasotako eremu guztiak jarriz.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 4. HPKUei buruzko inprimakia, efizientzia, toki erakundearen izena.

h) Auditoretza, 1. ataleko 1. puntuan eskatutakoa betetzen duena.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 5. Auditoretza, efizientzia, toki erakundearen izena.

Dokumentuen laburpena.

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskabide-orria.

1

Jarduketen plangintza, efizientzia, toki erakundearen izena

2

Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki erakundearen izena

3.1

Horniduraren azken faktura, efizientzia, toki erakundearen izena

3.2

Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, toki erakundearen izena

3.3

Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, toki erakundearen izena

4

HPKUei buruzko inprimakia, efizientzia, toki erakundearen izena

5

Auditoretza, efizientzia, toki erakundearen izena

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Ratio energetiko-ekonomikoaren balorazioa: 80 puntura bitarte.

Hona ratio energetiko-ekonomikoa zer den: proposatutako berritzearekin kWh/urtea parametroan lortzen den aurrezte teorikoaren eta, efizientzia energetikoa lortzearren, eurotan egindako inbertsio diruz lagungarriaren arteko zatidura (BEZa barne).

80 puntu emanen dira baldin eta ratio energetiko-ekonomikoa 1,25etik gorakoa bada, eta 0 puntu baldin eta ratioa zero bada. Gainerako kasuetan, bi balio horien arteko erregresio lineala kontuan hartuz aterako da puntuazioa.

b) Software bidezko monitorizazioa, urrutiko segimendu etengabea bermatzeko modukoa, helburua duena toki erakundearen kontsumo energetikoaren kontrola eta hornidura energetikoen operazio eta mantentze lanak erraztea, SIE plataformari edo antzeko bati lotua eta Nafarroako Gobernuko Zerbitzu Teknikoen eskura dagoena: 10 puntu.

c) Ingurumen jasangarritasuna: jatorriaren bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat izatea A etiketa duen merkaturatzaile batekin, deialdiko laguntzak eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, deialdiaren 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, 1. ataleko 3. puntuan aipatutako erregelamenduetan eta indarrean dagoen legedian eskatutakoa zehaztuta (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamendua eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE3 atala).

Aipatu proiektuan, gainera, egindako erreformaren argazkiak sartuko dira, baita inplementatutako materialaren fitxa teknikoak ere (1. atalean eskatutako betebeharrak justifikatzeko).

b) Behe tentsioko instalazioaren ziurtagiriaren kopia, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan eta instalazioaren erregistro zenbakian xedatutakoarekin bat.

c) Eskatzen diren egiaztapen ziurtagirien kopia, Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamenduan zehazten denarekin bat.

d) Kontrolerako erakunde baimendu baten ikuskapenaren ziurtagiriaren kopia, hala Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren esparruan, nola Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamenduaren esparruan, baldin eta aplikatu beharreko araudiak eskatzen badu.

6. Betebehar berariazkoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutakoaz gainera, betebehar hauek ere bete behar dituzte:

a) Ordaintzeko ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean, onuradunak kaleetako argiteria instalazioaren hornidura kontratu berriaren kopia aurkeztuko du, jarduketaren memorian zehaztutako potentzia kontratatuari dagokiona.

b) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, memoria-txosten bat aurkeztu beharko da, berritzearen aurreko instalazioa eta ondokoa konparatzeko. Txosten horretan, energiaren kontsumoak eta instalazioaren gastuak zehaztuko dira (prebentziorako eta zuzentzeko mantentze-lanak, konponketak, etab.).

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

2. neurria.–Proiektuak idaztea

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

–2.A neurria. Energia berriztagarrien proiektuak idaztea (hidraulikoa, eolikoa eta biomasa).

–2.B neurria. Energia-efizientziako proiektuak idaztea (2022ko deialdi honetako 1. neurrian diruz lagungarriak diren proiektuak alde batera utzita).

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %80 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 15.000 euro.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskabide-orria.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 0. Eskabide-orria, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

b) Toki erakundeak 2024ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, toki erakundearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak deskribatuko dira. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

4. Komunitate energetikoak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

c) Laguntzaren xede den proiektuaren deskripzio-memoria.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2 Deskripzio-memoria, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

d) Erakunde eskatzaileak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundeak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100ean. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3.1. Iturri berriztagarrien hornidura, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

e) Toki erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.3.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3.2 Berdintasunarekiko konpromisoa, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

f) Entitatearen hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKUei buruzko inprimakia, deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia erabiliz eta V. eranskineko ereduan jasotako eremu guztiak jarriz.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 4. HPKU formularioa, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

g) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena energia berriztagarrien zenbat instalazio dituen toki erakundeak, autokontsumo partekatuko instalazioaren RAN erregistro zenbakia (hala badagokio) eta/edo komunitate energetiko bateko kide dela adierazten duen ziurtagiria.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 5. Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena.

Agirien laburpena.

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskabide-orria.

1

Jarduketen plangintza, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

2

Deskripzio-memoria, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

3.1

Iturri berriztagarrien hornidura, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

3.2

Berdintasunarekiko konpromisoa, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

4

HPKU formularioa, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

5

Erantzukizunpeko adierazpenak, proiektuaren idazketa, toki erakundearen izena

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Honako hauek izanen dira 2.A eta 2.B neurrietako eskaeren balorazio-irizpideak laguntza emateko:

1. Toki erakundeak RANen erregistratutako autokontsumo partekatu bat badu: 25 puntu.

2. Energia berriztagarriak noraino ezarri diren:

a) Energia berriztagarriekin toki erakundean jartzen den lehenbiziko instalazioa bada: 40 puntu.

b) Toki erakundeak energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baldin baditu: 25 puntu.

c) Toki erakundeak energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baldin baditu: 10 puntu.

3. Toki erakundea kide gisa sarturik badago eskaera egiten den egunean legez ezarrita dagoen komunitate energetiko batean edo kooperatiba energetiko batean: 25 puntu.

4. Ingurumen jasangarritasuna. Jatorriaren bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat izatea A etiketa duen merkaturatzaile batekin, laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio berariazko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Laguntzaren xede den proiektuaren kopia.

b) Fakturak, toki erakundearen izenean egon beharko dutenak, eta horiek ordaindu izanaren banku ziurtagiriak.

c) Udal idazkaritzaren ziurtagiria, proiektua idazteko esleipena kontratu publikoak arautzen dituen araudian ezarritakoaren arabera egin dela jasotzen duena.

6. Betebehar berariazkoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, memoria-txosten bat aurkeztu beharko dute, idazketa diruz lagunduta duen proiektua noraino gauzatu den adieraziz.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

3. neurria.–Komunitate energetikoa eratzea

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

1.1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

–Parte hartzeko prozesua, talde eragilea eta komunitate energetikoa eratzeko.

–Prozesu eratzailea, komunitate energetikoa entitate juridiko gisa sortzeko.

–Komunitate energetikoa garatzeko beharrezkoak diren planen definizioa.

VI. eranskinean jasotzen dira neurri honekin lotutako terminologiaren definizioak.

1.2. Diruz lagungarriak diren gastuek bete beharreko baldintzak.

1.2.1. Komunitate energetikoa eratzeko eta parte hartzeko prozesua:

a) Fase hauek hartu beharko ditu kontuan:

a. 1. fasea: parte hartzeko prozesua diseinatzea.

b. 2. fasea: sentsibilizazioa, informazioa eta talde eragilearen eta komunitate energetikoaren sorrera.

c. 3. fasea: parte hartzeko prozesua, komunitate energetikoaren talde eragileari prestakuntza eta trebakuntza emateko.

d. 4. fasea: Komunitate energetikoaren lehen proiektuak eta ekimenak definitzea.

e. 5. fasea: Komunitate energetikoa erakunde juridiko gisa eratzea.

f. 6. fasea: Parte hartzeko prozesu eratzailearen emaitza itzultzea eta zabaltzea.

1.2.2. Komunitate energetikoa garatzeko planak idaztea:

a) Proiektu energetikoen definizioa eta komunitate energetikoak eman beharreko urratsak jaso beharko ditu:

a. 7. fasea: Komunikazio- eta zabalkunde-plana idaztea.

b. 8. fasea: Lan plana idaztea.

c. 9. fasea: Bideragarritasun-plana eta negozio eredua idaztea.

d. 10. fasea: Finantzaketa plana idaztea.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotako gastuaren %80 izanen da laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradun bakoitzeko: 10.000 euro, honela banaturik:

2.1. Komunitate energetikoa eratzeko eta parte hartzeko prozesua: 7.000 euro, gehienez. Toki erakundeak prozesu eratzaileari dagokionez jaso beharreko zenbatekoa parte-hartzearen ehunekoarekiko proportzionala izanen da.

2.2. Komunitate energetikoa garatzeko planak idaztea: 3.000 euro, gehienez. Toki erakundeak jaso beharreko zenbatekoa proportzionala izanen da komunitate energetikoa garatzeko planetan bildutako beharrezko inbertsioetan duen parte-hartzearen ehunekoarekin.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskabide-orria, parte hartzeko prozesuaren alderdi garrantzitsuenak eta komunitate energetikoa garatzeko planak jasotzen dituena.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 0. Eskabide-orria, komunitate energetikoa, toki erakundearen izena.

b) Toki erakundeak 2024ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, toki erakundearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak deskribatuko dira. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:

1. Energia-efizientzia.

2. Energia berriztagarriak.

3. Mugikortasun jasangarria.

4. Komunitate energetikoak eratzea.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 1. Komunitate energetikoaren jarduketen plangintza, toki erakundearen izena.

c) Komunitate energetikoaren garapenerako proposatutako parte hartzeko prozesu eratzailea eta proposatutako planak deskribatzen dituen dokumentua.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2. Parte hartzeko prozesu eratzailea eta proposatutako planak deskribatzen dituen dokumentua. Komunitate energetikoa, toki erakundearen izena.

d) Erakunde eskatzaileak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Erakunde eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura. A etiketa duen merkaturatzailea.

–Toki erakundeak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100ean. A etiketa duen merkaturatzailea.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3.1. Iturri berriztagarrien hornidura. Komunitate energetikoa, toki erakundearen izena.

e) Toki erakundeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.3.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3.2 Berdintasunarekiko konpromisoa. Komunitate energetikoa, toki erakundearen izena.

f) Entitatearen hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKUei buruzko inprimakia, deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia erabiliz eta V. eranskineko ereduan jasotako eremu guztiak jarriz.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 4. HPKU inprimakia. Komunitate energetikoa, toki erakundearen izena.

Agirien laburpena.

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskabide-orria. Komunitate energetikoa. Toki erakundearen izena.

1

Jarduketen plangintza. Komunitate energetikoa. Toki erakundearen izena.

2

Parte hartzeko prozesu eratzailearen diseinua eta kontuan hartu beharreko planak deskribatzen dituen dokumentua. Komunitate energetikoa. Toki erakundearen izena.

3.1

Iturri berriztagarrien hornidura. Komunitate energetikoa. Toki erakundearen izena.

3.2

Berdintasunarekiko konpromisoa. Komunitate energetikoa. Toki erakundearen izena.

4

HPKU horniduraren formularioa. Komunitate energetikoa. Toki erakundearen izena.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

4.1. Parte hartzeko prozesu eratzailea (90 puntu gehienez):

a) Toki erakundeak konpromisoa hartzen du sortu beharreko komunitate energetikoan parte hartzeko. (50 puntu).

b) Toki erakunde eskatzailearen edo hura osatzen duten toki elkarteen titulartasuneko turismo-establezimendu batek parte hartzea komunitate energetikoan (30 puntu).

c) Eskatzailearen kide den edo eskatzailetik 25 kilometrora baino gutxiagora dagoen beste toki erakunde batek parte hartzea komunitate energetikoan (10 puntu).

d) Komunitate energetikoa zati batean edo osorik garatuko da erronka demografikoa duten udalerrietan (5.000 biztanle arteko udalerriak eta hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, 5.000 biztanle arteko biztanle-entitate berezi guztiak dituztenak, IDAEk berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren esparruan deialdietarako argitaratzen duen zerrendaren arabera. Zerrenda hori haren webgunean dago eskuragarri). (20 puntu).

4.2. Ingurumen jasangarritasuna. (10 puntu gehienez).

Jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietako elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat izatea laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: (10 puntu).

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio berariazko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

5.1. Komunitate energetikoa eratzeko eta parte hartzeko prozesua:

a) Parte hartzeko prozesu eratzailearen amaierako memoria, prozesuko partaidetza-aktekin batera. Komunitate energetikoko parte-hartzaileen zerrenda bat sartuko da.

b) Energiaren eta arlo juridikoaren arloan hartutako akordioen txostena, honako kontzeptu hauei dagokienez, gutxienez: gobernantza, helburuak, jarduerak, onuradunak, energia banatzeko akordioak, besteak beste.

c) Egindako jardueren memoria juridikoa honako hauei dagokienez, gutxienez: erakunde juridikoaren erregistroa dagokion erregistro ofizialean, IFK eta zerga-mailako gainerako betekizunak, estatutuak, aitorpenak, ziurtagiriak, besteak beste.

d) Planifikatutako jarduketen memoria energetikoa: gutxienez, energia banatzeko irizpideak, besteak beste.

e) Parte hartzeko prozesua jendaurreko bilkuran itzuli izanaren egiaztagiria.

5.2. Komunitate energetikoa garatzeko planak idaztea:

a) Komunikazio eta zabalkunde plana.

b) 1. faserako aurreikusitako jarduketak barne hartzen dituen lan plana.

c) Bideragarritasun plana eta negozio eredua.

d) Finantzaketa plana 1. faserako.

6. Betebehar berariazkoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Garatu beharreko planak komunitate energetikoaren talde eragilearekin lankidetza estuan eginen dira.

b) Garatutako planak toki erakundeari jakinarazi beharko zaizkio, eta hark Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuari, jakinaren gainean egon dadin eta parte har dezan.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

III. ERANSKINA

Hauxe da aurrezki energetikoa kalkulatzeko erabiliko den metodologia:

–Lehenbizi, aurreko bi urteetako fakturazio datuak bilduko dira, eta urte bakoitzean kontsumitutako kWh-ak batuko dira.

  • 1. urteko kWh kopurua:
  • 2. urteko kWh kopurua:

Batez besteko kontsumoa = (1. urteko kWh kopurua + 2. urteko kWh kopurua) / 2 [1]

–Berrikuntza-lanen ondorioz instalatutako potentzia kalkulatuko da, honela:

P guztira: 1. luminariaren P × luminaria kopurua + 2. luminariaren P × luminaria kopurua + ... .... + n luminariaren P × luminaria kopurua [2]

–Instalazioa zenbat orduz dagoen potentzia osoan eta zenbat orduz erregulazioa aplikatuta:

  • Zenbat orduz dagoen potentzia osoan: [3]
  • Zenbat ordu dagoen erregulazioa aplikatuta: [4]

Urteko guztirako orduen kopurua ez da 4.300dik gorakoa izanen.

–Erregulazio-ekipoarekin lortutako potentzia-murrizketa adieraziko da:

  • Potentzia osoaren koefiziente murriztailea erregulazioa dagoen orduetan [5]

–Datu horiekin aurrezkia kalkulatuko da, formula hau aplikatuz:

[1] - (([2] × [3]) + ([2] × [4] × [5]))

IV. ERANSKINA

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko neurriak

1. Berdintasun plan bat izatea.

2. Berdintasunerako ordenantza bat onetsi izana.

3. Genero berdintasunaren arloko ziurtagiri edo aintzatespen bat izatea.

4. Azken bi urteetan berdintasunerako prestakuntza ekintzak diseinatu eta egin izana etengabeko prestakuntzako planean.

5. Hizkera idatzia eta ikusizkoa sexista ez izateko protokolo edo jarraibide idatziak izatea.

6. Berdintasunarekiko konpromiso argi eta agerikoa egiaztatzea (aipatua balio edo printzipio gidarien artean, webgunean, liburuxketan, publizitate kanpainetan eta abarretan).

7. Legezko betebeharrak gainditzen dituzten bizitza pertsonala, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak izatea eta aplikatzea.

8. Egiaztatzea aurrekontuko partida berariazko bat, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintzak egiteko.

9. Egiaztatzea genero irizpideak sartu izana azken aurrekontu-ekitaldiko gutxienez bi kontratu publikotan.

10. Egiaztatzea genero irizpideak sartu izana azken aurrekontu-ekitaldiko dirulaguntza publikoen bi deialditan, gutxienez.

11. Egiaztatzea emakumeen eta gizonen presentzia orekatua dela udal organoetan eta udalaz gaindiko ordezkaritza-organoetan.

12. Berdintasunean adituak diren langileak izatea, berdintasuna lan prozesu guztien kudeaketan sartzen dela bermatzeko.

V. ERANSKINA

HPKUei buruzko inprimakia (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) hornidura energetikoen, eraikinen eta kaxen inbentarioa

ITURRIA (NAHITAEZKOA)

HPKU 22 EDO 22 KARAKTERE (NAHITAEZKOA)

ANTOLAKETA-1. MAILA (NAHITAEZKOA)

ANTOLAKETA-2. MAILA (AUKERAKOA)

ANTOLAKETA-3. MAILA (AUKERAKOA)

ANTOLAKETA-4. MAILA (AUKERAKOA)

KONTSUMOKO ZENTROA-5. MAILA (NAHITAEZKOA)

HORNIDURAREN HELBIDEA (NAHITAEZKOA)

KONTSUMOKO ZENTROAREN HELBIDEA, HORNIDURAREN HELBIDEAREKIN BAT EZ BADATOR (AUKERAKOA)

HORNIDURA MOTA (NAHITAEZKOA)

SOROSPENEKO
HORNIDURA
(NAHITAEZKOA)

ERAIKINETAN
ERAIKITAKO AZALERA (m²) (AUKERAKOA)

ZENBAT ARGI PUNTU DAUDEN KANPOKO ARGITERIA PUBLIKOAN (Unit.) (AUKERAKOA)

OHARRAK

ITURRIA

HORNIDURA MOTA

SOROSPENEKO HORNIDURA

Elektrizitatea

Administratiboa

BAI

Gas naturala

Aterpetxea

Ez

Biltegia

Argiteria publikoa

Liburutegia

Kanpamentua

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko oinarrizko zentroa

Haurrei arreta emateko zentroa

Minusbaliotasuna dutenei arreta emateko zentroa

Haur Hezkuntzako ikastetxea

Prestakuntza zentroa

Ikastetxea

Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa

Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoa

Osasun etxea, larrialdi zerbitzuekin

Osasun etxea, larrialdi zerbitzurik gabe

Hezkuntza Bereziko ikastetxea

Jantoki soziala

Musika kontserbatorioa

Lurralde ordezkaritza

Eraikina

Hezkuntzako praktiketarako eraikina

Hezkuntzako eraikina

Eskola

Arte eskola

Hizkuntza eskola

Unibertsitate eskola

Haurtzaindegia

Ospitalea

Kirol instalazioa

Bigarren Hezkuntzako instalazioa

Laborategia

Lokala

Museoa

Bulegoak

Beste batzuk

Presa

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua

Egoitza

Adinekoen egoitza

Semaforoak eta/edo seinaleztapen panelak

Industriarako hornidura

Tunela

Etxebizitza

VI. ERANSKINA

Definizioak, parte hartzeko prozesu eratzailearen irismena eta komunitate energetikoaren garapenerako kontuan hartu beharreko planak

A.–Definizioak.

Komunitate energetikoa: erakunde juridiko bat, parte-hartze irekian eta borondatezkoan oinarritzen dena, pertsona fisikoak, ETEak edo toki erakundeak diren bazkideek edo kideek benetan kontrolatua, energia berriztagarrietako, energia-efizientziako eta/edo mugikortasun jasangarriko proiektuak garatzen dituena eta/edo herritarren prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio energetikorako jarduerak sustatzen dituena, baldin eta horiek erakunde juridiko horren jabetzakoak badira eta helburu nagusia bada ingurumen-, ekonomia- edo gizarte-onurak ematea bazkide edo kideei edo tokiko jardun-eremuei, irabazi finantzarioak eman ordez.

Parte-hartze irekia: izaera publikoko, pribatuko edo publiko-pribatuko edozein pertsona fisikok edo juridikok bazkide izateko duen eskubidea (komunitate energetikoaren zerbitzuak erabili nahi baditu, komunitate energetikoak antolatutako jardueretan parte hartu nahi badu eta bertako afiliazioaren erantzukizunak onartu nahi baditu), justifikatu gabeko edo diskriminaziozko baldintzarik bete gabe, eta energiaren azken erabiltzaile gisa dituen eskubideei eutsiz, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Borondatezko parte-hartzea: edozein bazkidek duen eskubidea komunitate energetikoa uzteko, bai eta egindako inbertsioa kentzeko ere, betiere arrazoizko denbora-mugen barruan, komunitatearen finantza-jasangarritasunean izan daitekeen inpaktua mugatzeko.

Kontrol eraginkorra: kontrol eraginkorra da komunitate energetikoko kide batek duen gaitasuna bere erabakietan eragin erabakigarria izateko. Pertsona fisiko edo juridiko batek komunitate energetikoa kontrolatzen duela joko da, besteak beste, honako kasu hauetan:

–Boto-eskubideen gehiengoa duenean.

–Komunitate energetikoaren zuzendaritzako edo kudeaketako langile gehienak izendatzeko edo kargutik kentzeko ahalmena duenean.

–Nagusitasunezko eragina duenean komunitate energetikoaren erabakiak hartzerakoan, edo boto-eskubideen gehiengoa duenean, hirugarrenekin egindako edozein itun edo akordioren bidez.

–Dagozkion botoen bidez izendatzen dituenean komunitate energetikoaren zuzendaritzako edo kudeaketako langile gehienak.

Lan plana: komunitate energetikoak garatutako jardueren multzo ordenatua, bere definizioan deskribatutako jarduerak estatutuen bidez egiteko. Komunitate energetikoak ustiatu eta erabiliko ditu ondoriozko instalazioak, eta hark antolatutako prestakuntzako, sentsibilizazioko eta informazioko jarduerak gizarte osoari zuzenduko zaizkio, modu irekian.

B.–Parte hartzeko prozesu eratzailearen irismena.

Aurreikusi beharreko prozesu parte hartzeko prozesu eratzaileak honako jarduketa hauek jasotzen ahal ditu, gutxienez:

–Prozesuaren diseinua: Parte hartzeko prozesuari hasiera emateko beharrezkoak diren muga teknikoak eta politikoak definitzea.

–Komunikazio- eta zabalkunde-kanpaina parte hartzeko prozesu eratzailerako.

–Komunitate energetikoaren talde eragileari prestakuntza eta trebakuntza energetikoa eta juridikoa ematea.

–Kohesiorako eta talde-lanerako jarduerak.

–Komunitate energetikoaren sorrera eta etorkizuneko jarduerak gauzatzeko behar diren estatutuak eta gainerako egintza juridiko-administratiboak idaztea.

–Parte hartzeko prozesu eratzailearen emaitzak herritar guztiei itzultzea eta zabaltzea.

C.–Komunitate energetikoaren garapenerako kontuan hartu beharreko planak.

Komunitate energetikoaren garapenerako kontuan hartu beharreko planak honako hauek izanen dira:

–Komunitate energetikoarentzako komunikazio- eta zabalkunde-plana.

–Lan plana, komunitate energetikoaren lehen faserako aurreikusitako jarduketak barne hartzen dituena.

–Bideragarritasun plana eta negozio eredua.

–Komunitate energetikoaren finantzaketa plana.

D.–Komunitate energetikoaren parte hartzeko prozesu eratzailean kontuan hartu beharreko irizpideak.

Parte hartzeko prozesu eratzaileetan kontuan hartzen ahal diren irizpideak:

–Komunitate energetikoen partaide potentzialak: pertsona fisikoak, ETEak eta/edo toki erakundeak.

–Komunitate energetikoaren barne antolamendua: gobernantza, helburuak, jarduerak.

–Komunitate energetikoaren ekintza eremua: komunitate energetikoaren pertsonen eta eragile potentzialen kokapena.

–Inpaktu soziala: kontsumitzaile kalteberak, kontsumitzaile kaltebera larriak edo gizarte bazterketan gelditzeko arriskuan dauden kontsumitzaile kalteberak sartzea komunitate energetikoan.

–Genero inpaktua: emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua kontuan hartzea eta bien arteko erabateko aukera berdintasuna sustatzea komunitate energetikoan eta haren kdeaketa organoetan.

–Tokiko inpaktu ekonomikoa: tokiko eragile ekonomikoen artean jarduera ekonomikoa bultzatzea, komunitate energetikoaren jarduketen bitartez.

–Dinamizazio soziala: pertsona fisikoen, ETEen eta/edo toki erakundeen parte-hartze irekia eta borondatezkoa bultzatzea.

–Pobrezia energetikoaren aurka hartu beharreko neurriak.

Iragarkiaren kodea: F2206460