94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Alkate eta zinegotzien dedikazioa eta ordainsaria

Berako Udalak, 2022ko apirilaren 27an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

“Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 75. eta 75 bis artikuluek xedatzen dutena jarraikiz, aho batez

ERABAKITZEN DA:

1. Alkateari, Aitor Elexpuru Egañari, onartzea arduraldi esklusiboko erregimena, 2022ko irailaren 1etik aurrera eragina izango duena, eta honako baldintza hauen arabera:

–Urteko soldata gordina: 43.124,34 euro, 14 ordainsarietan banatua. Aipatu kopuruak urte hasieran udal langileek duten igoera bera izanen du.

–Udalak bere gain hartuko du dagokion Gizarte Segurantzaren enpresa-kuotaren ordainketa.

2. Estibaliz Pinacho Olaciregui zinegotziaren arduraldi partzialeko erregimena amaitzea 2022ko ekainaren 30eko datan.

3. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean”.

Beran, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2206134