94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Gutxieneko zerbitzuak, haur-hezkuntzako ikastetxean greba egiteko deialdia dela eta

Barañaingo Udaleko alkatearen apirilaren 28ko 476/2022 Ebazpena, haur eskolen greba deialdia dela-eta gutxieneko zerbitzuak eta horiei erantzuteko behar diren langileak zehazten dituena. Greba 2022ko maiatzaren 2an egitekoa da, egun horretako 07:00etatik aurrera, eta iraupen mugagabea du.

Barañaingo Udaleko alkate udalburu María Lecumberri Bonillak,

Aurrekariak

Ikusirik haur eskolen greba deialdia, 2022ko maiatzaren 2ko goizeko 07:00etatik aurrera egitekoa dena iraupen mugagabearekin, harekin bat eginez Lucía Sesma Vallesek –enpresa batzordearen izenean– eskabidea aurkeztu baitu Barañaingo Udalaren erregistroan (3040 erregistro-zenbakia) bi mila eta hogeita biko apirilaren hamahiruan; eta kontuan hartuz udal honek ematen dituen zerbitzuetariko batzuk publikoak eta babestu beharrekoak direla, hala nola haur eskolen zerbitzua, eta beharrezkoa denez neurriak hartzea herritarrei konpondu ezinezko kalteak saihesteko, jarraian zehazten dira gutxieneko zerbitzuak.

Hori guztia, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 s) eta 25.2 artikuluetan xedatutakoa aplikatuz; horren arabera udalerriek eskumena baitute aipatutako artikuluan ezarritako gaietan gutxieneko zerbitzuak emateko. Aipatutako legearen 26. artikuluak biltzen du oinarrizko udal-zerbitzu horien katalogoa.

Hori horrela, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuan greba-eskubidea baliatzeari buruz jasotako araudian xedatutakoari jarraikiz, bertan eskumena duen agintaritzari ahalmena ematen baitzaio zerbitzu publikoaren prestazioaren funtzionamendua bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.

Langileen greba eskubidearen eta harekin kaltetutako hezkuntza-eskubidearen arteko oreka ekarriko duten gutxieneko zerbitzuak ezartze aldera, Barañaingo Udaleko alkatetza honek uste du bermatu egin behar dela hezkuntzarako oinarrizko eskubide babestua, Barañaingo gaztelaniazko haur hezkuntzako zentroan eta euskarazko haur hezkuntzako zentroan. Horretarako, neurri hauek ezarri dira:

Barañaingo Udalaren mendeko haur hezkuntzako zentroei dagokienez, eskaintzen den zerbitzu publikoa ematen dela bermatzeko gutxieneko zerbitzu gisa ezartzen dira zuzendaritzako eta ikasketetako arduradun bat eta bi irakasle, hiru unitateko, Haur Hezkuntzan.

Ikusirik Barañaingo Udaleko aholkulari juridikoaren txosten juridikoa, oinarrizko udal zerbitzuak bermatzeko oinarrizko gutxieneko zerbitzuak zehazteari buruzkoa.

Ikusirik hori guztia, eta Alkatetza honi legez ematen zaizkion eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Oinarrizkotzat deklaratzea hezkuntza-eskubidea bermatzen duen zerbitzua, Barañaingo Udalaren titulartasuneko 0 eta 3 urte bitarteko gaztelaniazko eta euskarazko haur hezkuntzako ikastetxean.

Bigarrena.–Ezartzea ondoren azaltzen diren beharrezko bermeak (gutxieneko zerbitzuak), segurta dadin hezkuntzarako oinarrizko zerbitzua mantentzen dela Barañaingo Udalaren titulartasuneko 0-3 urte bitarteko gaztelaniazko eta euskarazko haur hezkuntzako ikastetxean, eta, hala, bermatuko da ikastetxean egonen diren haurrenganako arreta, betebeharra baita, 2022ko maiatzaren 2an eta hurrengo egunetan, beharrezkoa bada, ikastetxe horretan eginen den greba orokorra dela eta.

Hirugarrena.–Hona hemen Barañaingo Udalaren titulartasuneko 0-3 urte bitarteko Udalaren Haur Eskola I eta II ikastetxe publikoan gutxieneko zerbitzuak ezartzeko ebazpen hau emateko arrazoiak:

–Behar den arreta ematea erreferentziako ikastetxean matrikulaturik dauden haurren hezkuntza-eskubideari, eta bermatzea haien zaintza, elikadura eta segurtasuna, oso txikiak baitira.

–Behar den gutxienekora murrizten dira ikastetxean beharrezkoak diren langileak haurrendako arreta bermatzeko, hezkuntza, jantokia eta garbiketa barne hartuta.

–Kontuan harturik neurriaren proportzionaltasuna, eta bermatu behar direla ikastetxera joanen diren adingabeen hezkuntza-eskubidea eta arreta, ezartzen da honako langile hauek direla beharrezko 2022ko maiatzaren 2rako eta grebak iraun bitarteko egunetarako, ohiko lanaldia eginez: zuzendaritzako eta ikasketetako arduradun bat eta bi irakasle, hiru unitateko, haur hezkuntzan.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalaren Haur Eskola II-ko Zuzendaritzari (Zizur Zendearen ingurabidea, 54) eta Udalaren Haur Eskola I-eko Zuzendaritzari (Udaletxeko etorbidea, 2), behar diren neurriak har ditzan ebazpen honetan ezarritakoa betetzeko, honako jarraibide hauen arabera:

–Ikastetxeak behar bezala garbiturik eta desinfektaturik egon beharko du, behar diren neurriak hartuta COVID-19a dela eta.

–Nominatik zati proportzionala deskontatuko zaie greba eskubidea erabiltzen duten langileei, greba egunetan ikastetxean ez baitute lan eginen. Horregatik, Udalaren Haur Eskola II-ko Zuzendaritzari eta Udal Haur Eskola I-eko Zuzendaritzari eskatuko zaie greba egin eta hurrengo egunean Barañaingo Udaleko Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinarazteko greba egiteko eskubidea baliatu duten langileak zein diren.

–Ikastetxeak aditzera eman beharko die zerbitzuaren erabiltzaileei zer egoeratan emanen den zerbitzua eta zer neurri hartu diren.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea langileen ordezkaritzari, behar diren ondorioetarako, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko lan arloko agintaritzari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari ere. Orobat, haren berri emanen zaio Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Barañainen, 2022ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2206284