94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPIROTZ-LEZAETA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Azpirotz-Lezaetako Kontzejuak (Larraun), 2022ko apirilaren 28an egindako bilkuran, onetsi zuen 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Azpirotz-Lezaetan (Larraun), 2022ko apirilaren 29an.–Kontzejuko burua, Eneko Etxetxikia Juanbeltz.

Iragarkiaren kodea: L2206142