94. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Deialdi publikoa iragartzen da, bete daitezen bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, eta 15 egun balioduneko epea irekitzen da horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udaleko erregistro orokorrean, adierazita betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak; hori dena, bete beharrez Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluak.

Anuen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2206209