92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKAROZEKO, JAURRIETAKO ETA ORONTZEKO UDALEN BATASUNA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuneko buruaren maiatzaren 6ko 1/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostua:

–Administrari laguntzaile lanpostu bat (1). Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %80. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Ezkarozen, 2022ko maiatzaren 6an.–Batasuneko burua, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2206609