92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren apirilaren 28ko 2/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Bidausi Hondakin Solidoen Mankomunitatearen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Bidausi Hondakin Solidoen Mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean (lanaldiaren %90). Lanpostu kopurua: 1 (bat). Lanpostua: antolaketako teknikaria. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Mankomunitatearen web-orrian, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuan diharduen Bidausi Hondakin Solidoen Mankomunitateko aldi baterako langileari.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garraldan, 2022ko apirilaren 28an.–Mankomunitateko burua, Ángel M.ª Loperena Rota.

Iragarkiaren kodea: L2206062