92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Onetsi da lan publikoaren eskaintza 2022rako, ondoren azaltzen diren lanpostuekin, Antzin-Ameskoako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren maiatzaren 6ko 17/2022 Ebazpenaren bidez, hala betez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Familia-langileen 2 lanpostu. D maila. Osagarriak: lanpostukoa (%18,67) eta taldekoa (%12), lan-kontratudunak, eta lanaldiaren %82,10.

–Gizarte-langilearen lanpostu bat. B maila. Osagarriak: lanpostukoa (%37,61), lan-kontratuduna, eta lanaldiaren %100.

–Animatzaile soziokulturalaren lanpostu bat. C maila. Osagarriak: lanpostukoa (%21,30) eta taldekoa (%12), lan-kontratuduna, eta lanaldiaren %100.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, salbuespenez eta behin bakarrik (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Hori guztia ematen da argitara, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Antzinen, 2022ko maiatzaren 6an.–Mankomunitateko burua, Marcelino Posada García.

Iragarkiaren kodea: L2206689