92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DEIERRI

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez, onetsi zela Deierriko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehenbizikoa.–Onestea Deierriko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, jasotzen dituena honako lanpostu hauek, kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko):

1.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia. Antzinatasuna: 2003ko otsailaren 17a.

2.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia. Antzinatasuna: 2002ko uztailaren 1a.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Deierriko Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aritzalan (Deierri), 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2206523