92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TORRES DEL RÍO

2022rako lan publikoaren eskaintza

12/2022 Ebazpenaren bitartez, honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi da 2022rako, bete beharrez Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen xedatutakoa. Hona hemen lanpostuak:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu 1 (lanaldi partziala), E maila, osagarriak: %3,21. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

Lanpostu hori merezimendu-lehiaketa bidez beteko da (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria), salbuespenez eta behin bakarrik.

–Administrari-ofizialaren lanpostu 1, Torres del Rioko, Armañantzasko eta Elizagorriko Udalen Batasunerako, C maila, osagarriak: %12. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

Lanpostu hori beteko da oposizio-lehiaketa bidez (20/2021 Legearen 2. artikulua), salbuespenez eta behin bakarrik.

Hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

Torres del Rion, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2206457