92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SESMA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 167/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Administrari laguntzailearen lanpostu bat, lan-araubidean (lanpostuaren kodea: 1).

–Administrari laguntzailearen lanpostu bat, lan-araubidean (lanpostuaren kodea: 2).

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Sesman, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, María Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2206688