92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, 14 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udaltzaingorako. Akatsen zuzenketa

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2022ko apirilaren 25ean:

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko otsailaren 28an hartutako erabakia, Iruñeko Udaltzaingorako 14 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena, eta ikusirik II. eranskinean antzemandako akats materiala, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Erabaki honekin batera doazen baldintzen II. eranskina onestea.

Deialdia 2022ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ekoan, argitaratu zen.

Hogeita hamar egun naturaleko beste epe bat zabaltzea eskaerak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2022ko apirilaren 25ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko Idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

II. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak (gaitasun fisikoa)

1.–Bankako Pressa.

Deskribapena.

Banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoendako, eta 20 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratuko du pisua barrari esku-ahurraz helduta eta atzamarrak itxita, eta eskuen arteko espazioa ez da izanen 80 cm-koa baino gehiago barrari eusten dioten hatz erakusleen artean. Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantzia, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko.

Kamiseta praken barrutik sartu behar da, eta bermatuko da gorputzari hertsaturik dagoela.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian oinak lurzorua ukitzen egon beharko dira.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetuko da, eta, beraz, ez da zenbatuko.

Ariketa bukatutzat emanen da honako kasu hauetan:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: Egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK
(GIZONAK)

ERREPIKAPENAK
(EMAKUMEAK)

NOTA

30 baino gutxiago

20 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 bitarte

20 eta 25 bitarte

5,0

36 eta 41 bitarte

26 eta 31 bitarte

5,5

42 eta 46 bitarte

32 eta 36 bitarte

6,0

47 eta 50 bitarte

37 eta 40 bitarte

6,5

51 eta 54 bitarte

41 eta 44 bitarte

7,0

55 eta 57 bitarte

45 eta 47 bitarte

7,5

58 eta 60 bitarte

48 eta 50 bitarte

8,0

61 eta 62 bitarte

51 eta 52 bitarte

8,5

63 eta 64 bitarte

53 eta 54 bitarte

9,0

65

55

9,5

66 edo gehiago

56 edo gehiago

10,0

2.–Uretan aritzeko gaitasun-proba (50 metro estilo librean).

Arnasketa-mekanismoen kontrola eta uretan aritzeko egokitzapen-gaitasuna baloratuko dira.

Deskribapena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Irteera igerilekuaren ertzetik eginen da, irteteko blokera igo gabe.

Ezin izanen da erabili neoprenozko jantzirik, urpeko betaurrekorik, ezta urpean ibiltzeko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak. Ezin da proba egiten hasi igerilekuaren barrutik.

Gauzatzeko modua: seinalea entzun ondoren, izangaia uretan murgilduko da, eta 50 metro igerian eginen ditu (joaneko 25 metro eta itzuliko 25 metro). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean) eta geldirik egonda. Irteteko, ez da inolako blokerik edo euskarririk erabiliko.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuko ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA
(GIZONAK)

DENBORA
(EMAKUMEAK)

NOTA

42” baino gehiago

48” baino gehiago

Baztertua

41”9 eta 41” artean

47”9 eta 47” artean

5,0

40”9 eta 40” artean

46”9 eta 46” artean

5,5

39”9 eta 39” artean

45”9 eta 45” artean

6,0

38”9 eta 38” artean

44”9 eta 44” artean

6,5

37”9 eta 37” artean

43”9 eta 43” artean

7,0

36”9 eta 36” artean

42”9 eta 42” artean

7,5

35”9 eta 35” artean

41”9 eta 41” artean

8,0

34”9 eta 34” artean

40”9 eta 40” artean

8,5

33”9 eta 33” artean

39”9 eta 39” artean

9,0

32”9 eta 32” artean

38”9 eta 38” artean

9,5

31”9 eta 31” artean

37”9 eta 37” artean

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea “zortzi” baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikusi grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, batean alde batera, eta bestean beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Gutxienez minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

L2206153_0.pdf

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 23”8 segundo gizonentzat eta 27” segundo emakumeentzat.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Izangaiak zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Segundo-ehunenak ez dira kontuan hartuko. Fotozelula-sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

23”8 baino gehiago

27” baino gehiago

Baztertua

23”8 eta 23”7 artean

27” eta 26”9 artean

5,0

23”6 eta 23”5 artean

26”8 eta 26”7 artean

5,5

23”4 eta 23”3 artean

26”6 eta 26”5 artean

6,0

23”2 eta 23”1 artean

26”4 eta 26”3 artean

6,5

23”0 eta 22”9 artean

26”2 eta 26”1 artean

7,0

22”8 eta 22”7 artean

26”0 eta 25”9 artean

7,5

22”6 eta 22”5 artean

25”8 eta 25”7 artean

8,0

22”4 eta 22”3 artean

25”6 eta 25”5 artean

8,5

22”2 eta 22”1 artean

25”4 eta 25”3 artean

9,0

22”0 eta 21”9 artean

25”2 eta 25”1 artean

9,5

21”8 edo gutxiago

25” edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia proba (Course Navette testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta denbora gehienez. Izangaiek, zehazki seinalea entzutean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren denbora-tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatutako dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batez gelditzen bada 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera, edo haratago, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), honako eskala honi jarraikiz:

DENBORA-TARTEAK
(GIZONAK)

DENBORA-TARTEAK
(EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

8,0 baino gutxiago

Baztertua

10,0

8,0

5,0

10,5

8,5

5,5

11,0

9,0

6,0

11,5

9,5

6,5

12,0

10,0

7,0

12,5

10,5

7,5

13,0

11,0

8,0

13,5

11,5

8,5

14,0

12,0

9,0

14,5

12,5

9,5

15,0 edo gehiago

13,0 edo gehiago

10,0

Iragarkiaren kodea: L2206153