92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

JAURRIETA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Jaurrietako Udaleko alkate udalburuaren maiatzaren 6ko 20/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostua:

–Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat (1). Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %100. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10. Mailako osagarria: %12.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Jaurrietan, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.

Iragarkiaren kodea: L2206628