92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren apirilaren 29ko 43/2022 Ebazpenaren bidez, Itzako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, honela:

1. Onestea Itzako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan xedaturikoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea), eta bat etorriz lege beraren seigarren xedapen gehigarriarekin:

2022ko lan-eskaintza.

Izena: administrari laguntzailea. Araubidea: lan-kontratudun finkoa. D maila. Lanpostu kopurua: 2. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria).

2. Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

3. Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten lan-kontratudunei, behar diren ondorioetarako.

Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Itzan, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2206117