92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GESALATZ

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren maiatzaren 9ko ebazpen baten bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostua:

–Administrari laguntzaile lanpostu bat (1). Maila: D. Lanpostuko osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldi osoa. Lan-kontratudun finkoa.

Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Sarbidea: merezimendu-lehiaketa, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Muetzen, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2206698