92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GARDE

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 4ko 16/22 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Gardeko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Gardeko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Lan-kontratudun finkoa: lanpostu kopurua: 1 (bat). Zerbitzu anitzetako enplegatua, lanaldi osoan. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,35. Sarbidea: lehiaketa. (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2.–Lan-kontratudun finkoa: lanpostu kopurua: 1 (bat). Administrari laguntzailea, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: lehiaketa. (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Gardeko Udaleko aldi baterako langileei.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hau guztia jakinarazten dizut jakinaren gainean egon zaitezen, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz ezen administrazio publikoaz besteko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezaketela erabaki horren aurka, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garden, 2022ko maiatzaren 4an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2206437