92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZPOROGI

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez ezarrita dagoena abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta 6. xedapen gehigarrian (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostuak:

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari-ofiziala. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Aditzera ematen da, bete dadin alorrean indarrean dagoen araudia, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Ezporogin, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2206661