92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

2022rako lan publikoaren eskaintza

Buñuelgo Udaleko Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 2ko 116. Ebazpenaren bidez, honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi da 2022ko ekitaldirako:

Behin osoko bilkuran onetsirik Buñuelgo Udalaren 2022. ekitaldirako aurrekontuak eta plantilla organikoa.

Bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluan xedaturikoarekin, Alkatetzari ematen baitio lan publikoaren eskaintza onesteko eskudantzia, aurrekontuaren eta plantilla organikoaren arabera.

Ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), urteko lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

Horrenbestez, EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren lan publikoaren eskaintza 2022rako, xehetasun hauen arabera:

–Administrari-ofizial lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa eta C maila duena. Plantilla organikoan 03 zenbakia dauka, eta oposizio bidez betetzekoa da.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udalaren web-orrian eta ediktu-taulan.

Hirugarrena.–Haren berri ematea Udalbatzari hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Buñuelen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2206253